Pertsonaia historiko ospetsuak ezagutu dauzen Mutrikuko Arrietakua Jauregiak aste batzuk barru bere ateak edegiko dauz. Mutrikuko alde zaharrean kokatuta dago eta hango udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enrique Areilza Txurruka konteak lortutako akorduari esker herritarrek eta bisitariek barrutik ezagutu ahalko dabe. Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo Bulegoko ordezkaria dogu.Martak berak, XVIII. mendearen hasieran eregi zan estilo barrokodun eraikina deskribau deusku. Evaristo Txurruka ingeniari ezaguna jauregi horretan bizi izan zan. Evaristo Txurrukak itsasotik Bilboko itsasadarrera sartzeko moilak diseinau eta eregi ebazan. 1877 eta 1904 urteen bitartean proiektu honetan aritu zan buru-belarri. Baina ez zan Evaristo Txurruka, Mutrikuko Jauregi horretan bizi izan zan pertsonaia ezagun bakarra. Arrietakua Jauregia barrutik ezagutzeko bisita gidatuak udan hasiko dira. Bisitetan gehienez 15 laguneko taldeak osotuko dira eta eraikin barruan aurkitu geinkezan altzariez eta objektuez Marta Amonarrizek honakoa azaldu deusku.