Xabi Aburruzaga: "Aitatasunaren ostean disko barria prestetan nabil"

Gaur zapatuz 20:00etan Sopelan eskeiniko dauen kontzertua atxakia lez erabilita Xabi Aburruzaga musikariari zelan joakon jakiteko aukerea aprobetxau dogu. Portugaleteko trikitilariak, joan dan urtean AEBetan bira baten parte hartu eban. Xabiri esan eutsen bira hori egiteko hirukote bat osotu behar ebala eta holantxik egin eban. Handik hona hilabate batzuk pasau dira, aurreko hilean Eskozian, Celtic Conecction jaialdian kontzertua eskeintzen aritu zan eta orain eskoziar musikari batzuk etorri dira geurera. Eskoziar honeek atzo Mungian zuzenekoa eskeintzen aritu ziran eta gaur Sopelan entzun ahalko doguz Xabi Aburruzaga TRIOgaz batera.

Osorik irakurri