Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan artista biren erakusketea aurkeztuko dabe gaur martitzenez. EHUko Pintura Masterreko artista bik egindako lanetatik sortutakoa izango da eta Amaia Legarreta zein Ángela Rivas sortzaileen lanak ikusi ahalko doguz. Angela Rivas Bartzelonan 1970ean jaiotakoa da eta Amaia Legarreta Bakion 1995ean jaiotako gaztea dogu. Amaia Legarretagaz egin dogu berba eta erakusketa honetan kromatismoak eukiko dauen indarraz edota emakume margolariek arte galerietan edo museoetan eukiten daben ikusgarritasun ezaz jardun dogu.