Isaac Puente Amestoy, Abanto-Zierbenan jaio zan eta 40 urtegaz Pancorbon, Burgosen hilzan. Anarkismoaren teorilari euskalduna izan zan. Las Carrerasen jaio zan eta batxilergoa Gasteizen egin ondoren, Medikuntza ikasi eban Santiago eta Salamancako unibertsitateetan, 1914 eta 1918 bitartean. 1919an Arabako Maeztu herrian sendagile lanetan hasi zan. 1921an edo 1922an, Gasteizko hainbatt anarkistekin harremanetan jarri zan, Alfredo Donnay eta Daniel Orille tartean. Hainbat aldizkaritan idatzi eban (Solidaridad Obrera, Tiempos Nuevos, La Revista Blanca, Generación Consciente, Estudios, Ética / Iniciales), politika zein medikuntza naturistaren inguruko gaiak jorratuz, askotan El Medico rural ezizena erabiliz.