Laukizko Gaztedi sokatira taldeak hiru domina eskuratu dauz Txinan jokatutako munduko goma ganeko sokatira txapelketan. Emakumezkoek urrezko domina bi eskuratu ebezan 500 eta 540 kilotan eta gizonezkoek bigarren postuan amaitu eben 560 kilotan. Arrigorriagako Sokarri taldea domina eskuratzeko zorian egon zan baina laugarren amaitu eban. Guztira, euskal ordezkaritzeak 16 domina eskuratu ebazan. Batirtze Ispizua, Gaztediko tiralariagaz egin dogu berba Txinan bizi izandako esperientziaz.