Gari: "Uda ostean aurkeztuko dogun disko barrirako abestiak grabetan hasi gara"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mar. 15a, 00:00

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Lekeition bagilaren 3an ospatuko da. Data hori heldu bitartean makina bat ekitaldi prestetan dabilz eta horretariko bat bariku honetan izango da. Kirmen Uribe idazleak aurkeztuta Garik eta Bikbanak kontzertua eskeiniko dabe Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan arratsaldeko 20:30etan. Ikuskizunerako sarrerak 10 euroren truke dagoz salgai Dra! Dendan eta Eskolapeko botikan. Lehiateilan gero 12 euro balioko dabe. Gari abeslariagaz berbetan egon gara. Gari bagilaren 29an eta 30ean Sondikan izango da BBK Music Legends jaialdira konbidau dabe. Music Legends-en eskeiniko dauen kontzertuaz esan deusku gaztetasunetik heldutasunerako trantsizinoa ahalik eta dotoreen egiten ahaleginduko dala. 

Osorik irakurri