Hamar mila zale baino gehiago batuko dira Berritxarrak musika taldeak zapatuan BECen eskeiniko dauen kontzertuan. 25 mila soinu batio, 2 pantaila erraldoi, 3 trailer, 150 argi-aparailu baino gehiago prest egongo dira. BECen kontzertua egitea erabagi zanean Berritxarrak-ekoek 4 mila edo 5 mila pertsona batzea aurreikusten eben. Asteak joan ahala sarreren salmentak harritu egin dauz eta biharkoa euskeraz eskeinitako musika kontzertuen historian mugarria izango da zalantza barik. Zelanda Barrian taldearen 1.000garren kontzertua eskaini barritan, Gorka Urbizuk Berritxarrakeko abeslariak esan dau zapatukoa gau gogoangarria izango dala. BECeko ateak arratsaldeko 20:30etan irekiko dabez eta antolakuntzatik zaletuei aurretiaz joateko aholkatu deutsie. Berri Txarrak-en aurretik Babbon Show talde suediarrak zuzeneko emonaldi bat eskeiniko dau.