San Inaziok hasi dau beisbol denporaldia. Pamplonaren aurka bat irabazi eta bestea galdu egin dau. Dana dala, partidu amaierako istiluak oso larriak izan ziran. Zale batek bateaz jo eban San Inazioko jokalarietariko bat. Markel Mendizabal jokalariagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Onartu dau holakorik ezin dala barriro gertatu. Kirol arloan, San Inazioren helburua denporaldi amaieran goian egotea da. Olga Artiñano (Gaztedi), Naiara Diez (Lointek Gernika), Asier Arpon (Metropolitano) eta Jon Lopez (Leioa) izan dira beste konbidaduak.