"Culinary Action!"-ek elikadura eta gastronomia munduko ekintzaileak lagunduko dauz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mar. 19a, 00:00

Basque Culinary Center Fundazinoaren barruan txertatzen dan programa honetan elikadura edo gastronomia alorrean hasi barri diran enpresen hazkundea bizkortzea dabe helburu. Hori dala eta mota horretako ekintzaileek martiaren 26ra bitartean Culinary Action programan izena emon leikie. Erakundeak gero 10 proiekturik interesgarrienak aukeratuko dauz. Programa honen bultzatzaile dabilen Jon Etxeberriak gastronomia arloko ekintzaileei laguntza eskeintzen deutsen enpresa-bizkortzaileen proiektuaren onurak azaldu deuskuz.     

Osorik irakurri