BBT18ko udabarriko faseari 78 bertsolarik ekingo deutse

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mar. 21a, 00:00

Orain dala bi urteko hasierako fasean baino 26 bertsolari gehiagok emon dabe izena. Eskualde guztietako ordezkariak izango dira eta udabarriko fase honetan arrazoi desbardinagaitik egongo ez diran batzuk Joseba Artza, Aitor Arrutia edota Nuria Cortada izango dira.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko fasean saio bakotxeko 6 bertsolarik kantauko dabe eta saioak honako herrietan egingo dabez Bilbon, Derion, Otxandion, Ondarroan, Gautegiz-Arteagan, Balmasedan, Elorrion, Getxon, Areatzan, Erandion eta Abadiñon. Ondarroan eta Getxon bina saio egingo dabez, lehenengoa goizez eta bigarrena arratsaldez. Txapelketarako irudia Lankugaz batera Malen Amenabarrek diseunau dau, udagoieneko koloreak daukazan baso bat da. Udagoieneko fasea urrian hasiko da, bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala eukiko dauz. Kanporaketetara udabarriko fasetik sailkatutakoei 2014an finalista izandakoak batuko jakez. Finalaurrekoetan bestalde 2016ko finalistak sartuko dira.

Osorik irakurri