Amorebietak estu eta larri hasi eban denporaldia. Joseba Etxeberria entrenatzaile zala, goranzko bidea hasi eban. Gero, Xabi Sanchezek hartu behar izan eban taldea, Etxebe Tenerifera joan zalako. Asier Goiria kirol zuzendariak azaldu deuskunez, amaitu da aldaketa aldia. Orain, Peña Sporti irabazi, eta azken txanpan disfrutetea da helburua. Atetik saioan beste konbidadu bi izan ditugu: Ander Artabe (Portugalete) eta Jon Etxaburu (Sestao). Talde biak dagoz igoteko tokietan. Gainera, astegoienean, Culturalak eta Sestaok derbi interesgarria jokatuko dabe Tabiran.