Imanol Ubeda: "Disko barriak Peiremansetik gehiago dauka Bide Ertzeanetik baino"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mar. 22a, 00:00

Imanol Ubeda tolosarrak Karlos Aranzegigaz batera Don Inorrez proiektua sortu dau. 12 abestiz osotutako “Mugiro bila” diskoa aurkeztu eben atzo goizean Bilboko Kafe Antzokian. Cadizen, Puerto de Santamariako estudio baten grabazinoa egin daen Imanol Ubedak ez dau pop estiloa baztertu baina soinukeran ñabardura ugari igerriko doguzala esan deusku. Bideoklip bihurtuta datorren abesti baten, “Kristoren gonbidapena” izenekoan, gure nagusiez lantzean behin gu geu be larregi aprobetxetan garela azpimarratzen da. Apirilaren 12an “Mugiro bila” diskoaren aurkezpen kontzertua eskeiniko dabe Bilboko Kafe Antzokian.

Osorik irakurri