Athletic 3. tokian dago sailkapenean. Ainhoa Tirapu atezainaren esanetan, horixe da euren tokia aurten. Atl Madril eta Bartzelona goragoko mailan dagozala emoten dau. Lehen biak alde batera itxi, eta gainerakoen artean onena izatea da zurigorrien helburua. Domekan, Sevillan jokatu behar dabe. Beste hainbat konbidadu be izan ditugu Bizkaia Lehian saioan. Oihane Gil (Zuazo), Kevin Huber (Lointek Gernika), Aitor Asla (Getxo Errugbia) eta Markel Mendizabal (San Inazio). Gernikarrek eta getxoztarrek partidu erabagigarriak daukiez, euren helburuak lortzeko.