Aitor Esteban diputadu jeltzaleak ez dau uste Jordi Turull horretarako trabea izango danik, Espainiako gobernuari komeni jakolako beste gauza batzuetarako, besteak beste aurrekontuetarako. EAJ Kataluniako gorabeheren arabera sartuko da aurrekontuen ganeko negoziazinoan, baina beste makina bat kontu be ba ei dagoz aintzat hartzeko, besteak beste pentsinoak. Horretaz, Kataluniaz eta abar egin deusku berba diputadu jeltzaleak.