Leku guztietarako heltzeko modukoa izatea gura dabe Tartean teatroa taldekoek. Orain arte arrakasta handiz eskeini dabe formatu handian. Orain oholtzako jente kopurua murriztuko dabe, lan bera eskeinita. Holan hainbesteko aurrekonturik ez daben lekuetara be ailegau ahal izango dabe. Dana dala, honek ez dau esan gura formatu handiak alde batera itziko dituenik, antzezlan honen formatu handia egiten segiduko dabe, eta sortuko ditue beste batzuk be formatu handian.