Aste Santua datorrela ta, jardunaldia gaur hasiko da 2.B eta 3. mailetan. Gernikak Tudelano hartuko dau Urbietan(18:00). Ibon Entziondok erdilariak adierazi deuskunez, taldea indartsu dago. Gora egitea da helburua. Julen Uribesalgo (Cultural), Xabi Garai (Santurtzi) eta Mikel De Gregegorio (Getxo) izan ditugu beste konbidaduak Atetik saioan. Jardunaldia Balugan hasiko da 3. mailan. Balmasedak Getxoren aurka jokatuko dau (19:30). Culturalak eta Santurtzik, barriz, alkarren kontra jokatuko dabe Tabiran (20:30).