"Azken 100 urteetan euskerearen munduan jarraikortasunez, bizirik, mantendu dan erakunde bakarra"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko api. 3a, 09:24

Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzeko bederatzi kongresu egingo dauz. Akademiatik antolatuko dabezan biltzarrak Baionan, Arantzazun, Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dira, aurtengo irailetik 2019ko urrira bitartean. Kongresu bakotxean gai desbardin bati buruz jardungo dabe eta honakoak aukeratu dabez: euskera batua, hizkuntza eskubideak, ahoskerea, dialektologia, literaturea, onomastikea, gramatikea eta teknologia barriak. Euskaltzaindiko idazkariordeak, Erramun Osak, akademiak 100 urte honeetan hauspotutako proiektu batzuk gogorarazo deuskuz. Mendeurrenaren egitarauaren barruan euskalkiei buruz aurreikusi daben biltzarra 2019ko martian Bilbon izango da. Hizkuntzearen etorkizunerako euskera batua eta euskalkiak, biak, beharrezkoak dirala adierazo dau Erramun Osak.

Osorik irakurri