J. A. Rementeria: "Txina, munduan mahastirik gehien daukan bigarren herrialdea da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko api. 4a, 00:00

Bi hilabete barru munduko 50 jatetxerik onenak aukeratzeko nazinoarteko biltzarra Bilbon izango da. Topaketa hau hamar urtetan zehar Londresen egin ostean, orain dala bi urte New Yorken egin eben eta igaz Melbourne izan zan goi mailako sukaldarien topagunea. 2018ko bagilaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian planetako 50 jatetxerik onenen zerrendea aurkeztuko dabe. Une honetan lehen hamarren artean euskaldun bi dagoz, seigarren postuan Atxondoko Bittor Arginzonizen Etxebarri jatetxea eta bederatzigarrenean Errenteriako Andoni Luis Aduritzen Mugaritz jatetxea. Jon Andoni Rementeriak, laugarren urtez jarraian Euskadiko Sumillerren Txapelketea irabazi dau. Mundu mailako ekitaldi hau Euskal Herrian ospatzeak daukan garrantziaz honakoa azaldu deusku. Rementeria, Muxikako Rementxe jatetxeko sumillerra izateagaz batera, Artxandako Ostalaritza Eskolan irakasle dabil. Ikasleei nazinoarteko ardauen ezaugarriak irakasten deutsez Jon Andoni Rementeriak.

Osorik irakurri