Amorebieta-Etxanon inguruko ekoizleen produktuak leku berean eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Iraunkor alkarteak Zornotzako baserritarren produktuak ezagutzera emon gura dauz eta horretarako orain dala aste batzuk bideo bat aurkeztu eben. San Mugel auzoko errota baten sortutako arto-uruna, Etxanoko gaztaia, Uxarteko sagardaoa eta zukuak, Epaltzako mermeladea, Ibarra baserriko produktu naturalak edo Billene baserriko okela naturala be topau leikie. Proiektu honek tokian-tokiko produkzinoa leku hortako biztanleei helarazio gura deutse. Horretaz berba egin dogu Iraunkor proiektuko kideakaz. 

Osorik irakurri