Filmean Iragartze Fernandez Esesumaga algortarraren ohiko aste bat ikusi leiteke.Hirugarren Mailako arbitro laguntzailea eta erizaina da Fernandez. Irene Herrero del Vallek idatzitako eta zuzendutako dokumentalean ikusten da Iragartzek zenbaterainoko ahalegina egiten dauan egunero-egunero, arbitrajeak bere bizitzan leku garrantzitsua izan daian. Izan be, "Iragartze" ez da futbolaren gaineko dokumental arrunt bat.