Urtebeteko epean Bizkaian 62 familia adinbakoren bat euren etxean hartzeko prest agertu dira. Azken urtean BFAk antolatu dauzen harrera familiei buruzko berbaldietara 250 pertsona hurreratu dira. Honeetatik 62k umea etxean hartzeko trebakuntzeari ekin deutse. Ines Isasi harrera familien programako teknikaria da. BFAk martxan jarritako Sehaska Hutsak izeneko kanpaina oso arrakastatsua izan da baina Ines Isasik dinoskunez beti dago harrera familia gehiagoren beharra. Harrera familia bihurtuko diran gurasoen seme-alabakaz be formazino txiki bat egiten da, etxera helduko dan gaztetxoaren harrerea zelako izango dan ondo ulertu dagien. Harrera familiaren eta guraso biologikoen arteko hartuemona uste baino naturalagoa izaten da. BFAk dino harrera familia bihurtzeko erabagia edonork kontuan hartu leiken aukeretariko bat dala. Harrera familien programeari buruz edozein informazino jasoteko honako telefono zenbakia erabilgarri dago: 94 447 07 37