Gueñes-Itsaso eta Gatika-Cubenaiz goi-tensinoko lineak kritikau dauz EHUko energia barriztagarrien irakaslea dan Aitor Urrestik. Gatika eta Frantziako Cubenaiz herria lotuko leukezan goi-tensinoko linearen kontra herritarrek 10 mila alegazino baino gehiago aurkeztu dabez. Red Eléctrica Española konpainiak eregi gura dauen azpiegiturea Laukiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Bakio eta Lemoizko lursailak zeharkatuko leukez. EHUko aditua dan Aitor Urrestik esan deusku proiektuak ez dauela ez onura energetikorik ezta onura ekonomikorik eragingo. Red Eléctrica Españolak beste proiektu bat dauka, kasu honetan Bizkaiko lurraldea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko leukena. 73 kilometroko goi-tensinoko linea honek Gueñesetik urten eta Alonsotegi, Arrigorriaga, Bedia, Lemoa, Muxika, Iurreta, Garai, Berriz eta Mallabiako lursailak hartuko leukez. Goi tensinoko 132 dorre barri aurreikusten dira eta kostua 60 milioi eurokoa izango litzateke. Bestalde euskal jendarteak barriztagarriei buruz daukien ikuspegia baikorregia dala uste dau Aitor Urrestik.