Lorea Bilbao: "Eskola kirolean denboraldiko gehienez 12 txartel baltz atara dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko api. 11a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola-kirolean futbolzale batzuen ahozko indarkeriaren kontra eragiteko haka dantzea martxan jartea ebatzi dau. Partidua hasi aurretik jokalariek harmailetara begira egin beharrekoa izango da. Bizkaiko Aldunditik Lorea Bilbaok esan deusku proposamena oso egokia dala. Bizkaian helburu bera daukan txartel baltza 2013an jarri zan martxan eta denboraldiko gehienez 12 txartel baltz atara izan dira. Bestalde Bizkaiko herri batzutako kiroldegietan txartel bateratua erabilteko proiektua herri eta eskualde gehiagora zabaldu leitekela jakin dogu. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 9 udalerritan martxan jarri dabe. Emaitzak ebaluetan dabilz eta ordura arte jasotako datuak onak izan dirala aitortu deusku BFAko kiroletako diputadua dan Lorea Bilbaok. Emakume kirolarien lorpenei egiten jaken jarraipenaz be galdetu deutsagu BFAko kiroletako diputaduari.

Osorik irakurri