Zuazo Rocasa liderrari irabazi ta dago. Olatu gainean dago orain, eta helburua Malagari irabaztea da. Izan be, seigarren tokia dago jokoan. Oihane Gil kapitanak adierazi deuskunez, defentsan zorrotz ibili beharko dabe. Horixe da, une honetan, partiduak irabazteko gakoa. Naiara Diez (Lointek Gernika), Iñigo Biteri (Getxo Errugbia), Arantza Olabarria (Getxo Errugbia) eta Leire Sarasola (Waterpolo Leioa) izan ditugu beste konbidaduak. Sarasolak esan deuskunez, Cuatro Caminosen aurkakoa, oso partidu gogorr izango da. Baina garaipenaren bila doaz, laugarren tokiari eusteko nahitaezkoa izango da ta.