Eneko Andueza: "ETA desagertu ostean Pedro Sanchezek Madrilen presoen hurrreratzean eragin leike"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko api. 13a, 00:00

Sozialisten eretxian ETAren desmobilizazinoak sasoi barri batera eroango gaitu. Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkidea "Goizeko Izarretan" saioan euki dogu gaur. Presoen familiek eta lagunek ondo etorriak kalean edo plaza publiko baten egin barik modu pribaduan egin beharko leukiezala uste dau Anduezak. Modu pribaduan, biktimei errespetua zor jakelako, hori da legebiltzarkide sozialistak gaur gurean esandakoa. Presoen hurbilketaren alde Pedro Sanchezek Madrilen eragingo dauela uste dau Eneko Anduezak. Kataluniaz galdetuta Kataluniako egoerea argitzeko prozesu judizialetatik kanpo dagoan hautagai bat behar dala uste dau PSE-EEak. Eneko Anduezagaz estadukon aurrekontuei buruz berba egin dogu. Nahiz eta atzo PSEk Legebiltzarrean estaduko aurrekontuen kontra bozkatu sozialistek EAJk kongresuan bozkatu leikena errespetauko dabe.

Osorik irakurri