Bigarren Aukerako Ikastetxeen Espainiako Estaduko sarea jardunaldia egiten dabil Deustun. DBHn ikasketak itzitako gazteei ikasteko aukerea emoten ahaleginten dira, banakako ibilbideak prosatuta. Gaur egun 30 ikastetxe dagoz sarean Espainiako Estaduan, eta 30.000 gazte ingururi emoten deutse zerbitzua. Sarea egotea garrantzitsua dala uste dabe, gazteon errealidadea erakusteko eta eurok egiten daben lana bistaratzeko.