Barakaldok sailkapenaren bigarren mailadira igon dau. Playoffeko tokietatik 9 puntura dago. Kopakoetan dago, hain zuzen be, Gernikagaz eta Logroñesegaz bardinduta. Aitor Larrazabal entrenatzaileak adierazi deuskunez, partidurik partidu joatea da helburua, aukera guztiak agortu arte. Maila bat beherako, 3.ean, Sestao playoffeko lekuetan sartu da barriro. Jon Etxaburu aurrelariak adierazi deuskunez, sasoi onean heldu dira azken txanpara. Eta, dana emoteko prest dagoz, ze playoffean sartzea euren esku daukie-ta.