Errugbiko Ohorezko Mailan, azken jardunaldia jokatuko da astegoien honetan. Gernikak Ordiziara joan behar dau, eta Getxok Hernani hartuko dau Faduran. Zapatuan jokatuko dira partidu biak. Gernikak nasaitasaunez amaituko dau urtea. Getxok, barriz, garaipena eskaini gura deutse zaleei. Izan be, partidu bi baino ez ditue irabazi denporaldi honetan. Bakarra, Faduran. Iker Olaetagaz (Gernika) eta Borja Biterigaz (Getxo) egin dogu berba. Bizkaia Lehian saioko beste konbidaduak Ainhoa Moraza (Athletic), Virginia Cobos (Leioa) eta Markel Mendizabal (San Inazio) izan dira.