Lehenengoz eratu ditu UEMA-k udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak, euskeraz berez bizi diran gazteok inertziatik kontzientziara salto emon dagien. Zestoan egingo dira udalekuak, Sastarrain aterpetxean, garagarrilaren 10etik 17ra. 50 gazterentzako lekua dago, eta izena emoteko epea maiatzaren 9an amaituko da.