Roberto Moreno: "Gatxa dan arren guraso batzuk euren seme-alabak salatu behar izaten dabez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 10a, 00:00

EJko Biktimen Arretarako Zerbitzuak igaz 2.201 pertsonari eskeini eutsen arretea. Honeetatik 1.763 emakumeak izan ziran eta 438 gizonak. Bilbo, Barakaldo, Gasteiz eta Donostiako epaitegietan edozelango indarkeria jasan daben biktimei arretea eskeintzen deutsie. Zerbitzua hor dago kokatuta. Arretarako taldea legelariek, psikologoek eta gizarte langileek osotzen dabe. Zerbitzuko burua dan Roberto Morenok esan deusku genero indarkeria kasuetan, Biktimen Arretarako Zerbitzura salaketea ipini aurretik joatea komeni dala.Familia barruko indarkeria kasuek gora egin dabe. Gatxa dan arren guraso baztuek euren seme-alabak salatu behar izaten dabezala kontau deusku Roberto Morenok.

Osorik irakurri