Zigandak ez dau jarraituko Athleticen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 10a, 00:00

 Jose Anjel Zigandak eta bere laguntzaileek, Bingen Arostegik, Iban Urkizak eta Imanol Etxeberriak itxi egingo dabe Athletic denboraldiaren amaieran. Entrenatzaile nafarrak beste urte baterako kontratua eukan arren, zuzendaritza batzordeak entrenatzailea aldatzea erabagi dau. Lezamako prentsa aretoan emon dabe erabagiaren barri kazetarien eta plantilako jokalari guztien aurrean. Josu Urrutia presidenteak esan dau gaurtik aurrera hasiko dirala datorren denboraldirako entrenatzailea bilatzen.

Osorik irakurri