Gero eta familia eredu gehiago ezagutzen gabilz eta gaurkoan ama bakarren familiak ezagutu doguz. Estaduan MSPE alkartea dago eta alkarte honen baitan sarea sortu dabe 95 familiak Euskadin. Orain dala hiru urte 25 familia inguru egozan eta dagoeneko ia ehunera heldu dira. Gurean Itziar Artetxe ama bakar bilbotarragaz eta Itsasne Otaudi ama bakar arrasatearragaz berba egin dogu. Eskolan unidade didaktiko onak egon daitezala, guraso bakarren lege barri bat sortu daitela eta gizartean sentsibilizazinoa bultzatzea eskatu dabe besteak beste.