Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta kazetariek idatzi daben liburua da 'Alardeak, ukatutako plazara'. Irungo eta Hondarribiako alardeen inguruko gatazkea aztertu dabe bertan. Hainbat galderari erantzuten ahalegintzen dira. Alarde parekidearen alde egindakoen bizitzea zelan aldatu dan, gatazkea konpontzerik ete dagoan eta zelan izan beharko litzatekeen konponbidea, besteak beste.