Koldo Tellitu: "Oraingo hezkuntza ereduek ez dabe euskalduntzeko balio"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 22a, 00:00

Hezkuntzaren euskal akorduaren lanketan ikastolek dinoe ikasleak euskalduntzeko apostua findu eta zorroztu behar dala. Hezkuntza akorduaren bigarren fasean Euskadiko Eskola Kontseiluak, besteak beste, pedagogia eta euskalduntze proposamenak balorau dauz. Ikastolek pedagogiaz egiten dan hausnarketagaz egiten dabe baina euskalduntzeko apostua goitik behera aldatu behar dala uste dabe.Ikastolak publiko bihurtzeko eztabaidea, jorratzekotan, euskal hezkuntza komunidadean sakon aztertu beharko litzatekela uste dau Koldo  Tellituk Euskal Herriko ikastoletako federazinoko presidenteak. Hori bai, ikastolek ez dabe STEE-EILAS sindikatuak proposatzen dauen eredu publikoagaz bat egiten, eredu hori zentralistea dala dinoe. Sare publikoan emoten diran getifikazino batzuei buruz galdetuta, ikastolek horretan ardurea dabela esan deusku Tellituk. Ikastolek ikasturte honetako matrikulazinoetan gorakada txiki bat euki dabe. Hori bai, demografiaren aldaketak etorkizun kezkagarria dakarrela uste dau ikastoletako presidenteak. Koldo Tellitugaz Heziberriz, Ibilaldiaz edota bullyng-aren aurkako Kiva programearen emaitzez be berba egin dogu. 

Osorik irakurri