Getxon 24 ordu euskeraz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 23a, 00:00

Gaur arratsaldeko 20etatik aurrera martxan jarriko dabe ‘24 ordu euskaraz’ ekimena. 11 egun euskaraz ekimenerako prestaketa lanen barruan dagoan programea dala esan geinke. Helburua herritarrak euskeraz bizitzea da. Horretarako Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi rolak hartuko dabez herritarrek. Hau da, euskeraz berba egiten dabenak, ulertzen dabenak eta ulertu ez baina euskereagaz bat egiten dabenak.
Herritarrei 24 orduz bizimodu normala egitea eskatzen deutsie baina beti be euskeraz.

‘24 ordu euskaraz’ ekimenak Berbodromoaren zazpigarren edizinoagaz be bat egingo dau. Bihar izango da. Goizez Santa Eugenia plazan eta arratsaldean San Nikolasen. Euskerea kalera ateratea da helburua Egizu alkarteko Garazik esan deuskunez.

Berbodromoan parte hartu gura dabenek baina momentuz izenik emon ez dabenek bihar Berbodromoa hasi baino hamar minutu lehenago egin leikie.

Osorik irakurri