Eta ekonomikoki 500.000 euro pasautxoko irabaziak izan ebazan, aurreko urtean baino ehuneko 25 gitxiago.
Aitor Argote Mercabilbaoko gerentea pozik dago datuekaz eta azaldu deuskunez fruta eta barazkienak dira salerosketa gehienak.
Gaur egun 112 enpresak osotzen dabe Mercabilbao. Uri bat dala esan deusku Aitor Argotek. Guztira 1.100 lagunek egiten dabe behar bertan.
Aurrera begira daukiezan erronken artean Hego Afrikara eta Ameriketara doazen merkantziak Bilboko portuan gelditu eta bertatik banatzea dago. Mercabilbaoko azpiegiturak barritzeko asmoa be badaukiela azaldu deusku Aitor Argote gerenteak.