Dana dago prest buruz buruko txapelketako finalerako. Aimar Olaizola eta Jokin Altuna oso pozik agertu dira materiale aukeraketea egin ostean, gustuko pelotak aurkitu dabezalako. Domekan Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dan finalak ez dauka faborito garbirik eta goi mailako lehia itxaroten da. Lehiakide biek azpimarratu dabe sakearen garrantzia eta oparirik ez egitearena. Frontoia goraino beteko da Altuna eta Olaizolaren arteko finala ikusteko.