Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutua bere 50. urteurrena ospatzen dabil

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 24a, 11:00

Ikasturtean zehar dabilz urteurrena ospatzen baina bagilerako itzi dabe ospakizun handiena.
Gaur egun DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ziklo bi eskeintzen dauz Fray Juan de Zumarraga institutuak. Guztira 850 bat ikasle dira. Institutua bera 1967. urtean sortu zala azaldu deusku Jon Gorriño zuzendariak.

Urteurrenerako aspaldian erabilten eben lelo bat berreskuratu dabe, ‘Institutoa jakina’. Eta horren harira graffitiak be margoztu dabez.

Aitatu dogunez, ikasturtean zehar hainbat ekitaldi egin dabez 50. urteurrena ospatzeko baina bagilean bazkari eta jai berezi bat be egingo dabe. Hilaren 16an izango da.

 

Osorik irakurri