Gure Esku Dagok bagilaren 10eko giza kateagaz ahalduntzea, konplizidadea eta nazinoartera mezua bialtzea lortu gura dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 28a, 00:00

Angel Oiarbidek, Gure Esku Dago ekimeneko bozeroaleak, Bizkaia Irratian esan dauanez, 100.000 lagun baino gehiago batzea da bagilaren 10erako erronkea. ‘Eman eskua etorkizunari’ lelopean egin dabe giza katerako deia.
Iraganean euskal gizarteak ez dauala bat egin baina etorkizunean bat egingo dauala esan dau Oiarbidek.

Bagilaren 10eko giza kateak helburu bikoitza daukala azaldu deusku. Batetik ahalduntzea, konpolizidadea eta kohesinoa sortzea. Bestetik nazinoartera mezua zabaltzea.

202 kilometroko giza katea da bagilaren 10ean egingo da eta atzo bertan Euskal Herriko 200 alkate eta hautetsiren babesa jaso eban. Tartean dagoz Hego Euskal Herriko lau alkateak.

Osorik irakurri