Estadua krisian dagoala esan dau Otegik Bizkaia Irratian eta Sanchez ez dala Rajoyrentzat benetako alternatiba bat. Kontraerreforma bat dagoeneko martxan dagoala uste dau Arnaldo Otegik, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
Sanchez eta Rajoyren artean ez dau alderik ikusten Otegik eta hori da arazoa.
Sanchezek PSOEko idazkaritza nagusia berreskuratzeko erabili eban diskurtsoa berreskuratu beharko leukela uste dau Otegik.
Datozan egun eta orduetan gauza asko mugituko dirala eta presino asko egongo dala uste dau Otegik.