Bilboko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako 900 umek “Mundu bat Bertso” jaialdian parte hartu dabe gaur Arriaga Antzokian. Bertsozale alkarteak eta Bilboko udalak eskola umeei bertsolaritzea hurreratzeko martxan daukien programearen jai handia izan da. Topaketearen helburua ikasleek eskoletan ikasturtean zehar bertsolaritzeari buruz ikasitako guztia beste ikuspuntu batetik jasotea izan da. Oltza gainean, Garoa Arizmendi abeslariagaz batera Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia eta Iruri Altzerreka bertsolariak egon dira. Peru Vidal Uribe Kostako bertsolaria, eskola batzutan bertsolaritza irakasle dabil eta bere esperientziari buruz berba egin deusku.