Bagilaren 3an ospatuko da Corpus Christi eguna. Anjel Mari Unzueta bikario nagusiak azaldu deuskunez, eukaristia goratzeko jaia da.
Pazkoa amaitu eta lasterrera ospatzen da Corpus Christi eguna. Sasoi baten eguenez egiten zan baina gero domeketera pasau zan. Kontestua protestanteen erreforma aldian dagoala esan deusku Unzuetak.
Eguen santuagaz loturea daukan ospakizuna da domekakoa. Maitasunaren eta karidadearen eguna be bada eta beraz, Caritasen kanpaineagaz bat egiten dau.