Domekan Lekeition ospatuko da euskal eskola publikoaren jaia eta ia dana dago prest. ‘Zapran gagoz’ lelopean antolatu dabe. Arrantzaleek erabilten daben esaerea da eta gurasoen artean erabagi dabe.
Jente asko itxaroten dabe eta hori dala eta, herrira hurbiltzen diranei arretarik egokiena emoteko Antzar egunerako prestetan daben dispositiboa eukiko dabe martxan.
Lekeitioko hezkuntza publikoan, eskolakoak, institutukoak eta haurreskolakoak batuta,1.000 ikasle inguru dagoz. Azken urteetan gora egin dau matrikulazinoak.
Domekan Lekeitiora doazenei ahal daben neurrian behintzat garraio publikoa erabilteko eskatu deutsie.