Bigarren aukerearen bila

Culturalak ezin izan dau igon lehen aukeran. Conquenseren aurka galdu ez arren, aurkariak igon dau zuzenean 2.B mailara. Baina, Culturalak beste aukera bat dauka. Alcala izango dau aurkari oraingotan. Ekaitz Molinagaz egin dogu berba, eta sendo dagozala adierazi deusku. Portugaletek aurrera egin dau lehen kanporaketan. Nagusitasunez gainditu dau Llanes. Orain, Extremadurarako osterea dauka. Plasenciaren aurka jokatu behar dau. Ander Artabek adierazi deuskunez, Portugalete be gogor dago. Atetik saioko hirugarren konbidadua Iñigo Orozko izan da. Sestaok eukan emaitzarik onena, joanekoan, baina jausi egin da. Datorren urtean, barriro 3. mailan jokatu beharko dau.

Osorik irakurri