Atzo egin eben kontrol saioa eta erreka azpiko tunela edo Supersurra luzatzeko proeiktua euki eben berbagai. Goizeko Izarretan saioan EAJ-tik Ainara Aretxabaleta batzarkideak proeiktu honeek defendatu dauz.
EH Bildutik azpiegitura honeek egiterakoan interesa dabenekaz, modu parte hartzailean, adostu eta erabagi behar dala esan dau Arantza Urkaregik. Lehentasunak zehaztu behar dirala eta gizarte arloan gehiago inbertidu behar dala esan dau.
Podemosetik Neskutz Rodriguezek azpiegitura handiek kotxe pribaduaren erabilerea bultzatzen dabela esan dau eta bultzatu beharrekoa garraio publikoa dala.