Erretzaile barririk ez sortzean jarri behar da arretea tabako bako egun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko mai. 31a, 00:00

Euskal Autonomia Erkidegoan 20 urtean zortzi puntu murriztu da erretzaile kopurua. Erretzaile barri gitxiago dago eta hori itxaropentsua dala esan deusku Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako osasun publiko eta adikzinoen zuzendariak.

Erretzen dabenek iztea garrantzitsia da baina Dorronsorok esan deuskunez, erretzaile barririk ez egotea be lortu behar da. Hori dala eta nerabeengan jarri behar da arretea.

Miren Dorronsorok esan deuskunez, tabakoak osasunean eragiten dauan kaltea ezin da ahaztu.

Gizonezkoen ehuneko 25 erretzailea da eta emakumezkoen artean ehuneko 18. Batez be, 30 eta 50 urte artekoak dira erretzen dabenak.

Osorik irakurri