Bilbon gobernuak eta oposizinoak bat egin dabe etxebizitza turistikoen inguruko araudian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 1a, 00:00

Lehenengo solairuan eta atara bakoitzean etxebizitza turistiko bakarra egon daitekeela dino Bilboko arautegiak. Lehiakortasun batzordea ez dago ados arautegi horregaz baina udal gobernuak eta oposizinoak bat egin dabe.

Atzoko plenoan besteak beste, sexu erasoak saihesteko Gautxoriek geltokietatik kanpo be gelditu ahal izatea arautu eben. Bilbon herritarrak seguru sentitzea da helburua.

Bestalde, Deustun, Lehendakari Agirre etorbidean aurten hasiko dabez lanak. Pio X.a enparantzatik San Pedro plazara dagoan tartea barriztuko dabe. Ibilgailuak astiroago ibiltea da helburuetako bat.

Osorik irakurri