Azkuna zentroan ospatzen dabilzan Prototipoak, forma artistiko barrien nazinoarteko topaketearen barruko ekitaldia da. Arabako Azala kolektiboaren ekimena da Ibon Salvadorrek azaldu deuskunez.
Hasieran lagun gehiago egon baziran be, gaur egun sei dira Martxaundia egiten dabilzanak. Arabako Lasierran hasi eta gaur arratsaldean amaituko da Azkuna zentroan. Parte hartzaileek lo be bertan egingo dabe.
Arratsaldeko 19,30etan amaituko da Martxaundia Azkuna Zentroan.