Mikel Oceja (ONA): "BECeko biurtekoan hainbat makina saldu doguz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 2a, 00:00

Makina Herramintaren Biurtekora, BEC-era 42 mila bisitari hurreratu dira aurreko edizinoan baino %5 gehiago. Biurtekoak lagatako eragin ekonomikoa 42,7 milioi eurokoa izan da eta beren beregi komertzioan, ostalaritzan eta garraioetan sortu da. Bisitarien enpresen ordezkariak izan dira, zuzendari gerenteak eta %21 teknikariak. Sektoreka automatizazinoa, Be Digital gunea eta herraminten piezen sektorea izan dira nagusi. ONA Electroerosión Durangoko enpresak metala mozteko makinak saltzen dauz mundu osoan zehar. Biurtekoak sektoreko enpresentzat daukan garrantzia ulertu daigun ONAko Europa mailako komertziala dan Mikel Ocejak honako adibideak emon deuskuz. 

Osorik irakurri