Bariku honetan ikusi ahal izango dira Zirkozaurren Haztegia proiektuan parte hartu daben hiru lagunen lanak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 7a, 09:33

Zirkozaurre, Bilboko Zorroza auzoan dagoen zirkuko arteen sorkuntza eta erakusketa espazioa da. Zirko diziplina desbardinak alkarbanatu eta alkarbizitzeko zentrua dala esan daiteke. Honen barruan, Haztegia proiektua dago, sorkuntza proiektua eta honetan hartu dabe parte Naiara Tejerok, Martin Olabarriak eta Eneko Vegak. Hiruren lanak ikusi ahal izango dira bariku honetan. Martin Olabarria eta Zirkozaurreko Aritz Bengoa izan dira geugaz.  

Osorik irakurri